Polizia operazioa Garazin
Donibane Garazin poliizia operazioa bada goiz honetan. Espainiako karrika hartua du poliziak. Atxiloketak ere badira.
Julen Mujika eta Ihintza Oxandabaratz dira atxilotutakoak. Euren etxea miatzen ari dira.
Eskuburdinekin izan dituzte lotuta, baina euren abokatuekin hitz egin ahal izan dute. Albiste agentzien arabera Laurence Levert epaileak eman du atxilotzeko agindua, 2009an aurkitutako zulo batekin zerikusia dutelakoan. Askatasunak salatu du larunbateko manifestazioaren aurrean Frantziako Gobernuaren erantzuna hori dela. (berria.info)
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2011(e)ko abenduak 13
