"Lehengo jokolariek ez dute deus egiten ahal, Afflelouk ditu gako guziak"
Aste huntako jokoz kanpon, Larretxea anaiak gure gomitak. Daniel Avironeko rugbylari ohia eta Olivier pilotari berezkoa. Kiroler nola lotu ziren, bakotxak bere kirolaz zer dion, baita ere, batak bestearen kirolaz, aipagai frango Zuraidar anaiekilan.
Bigarren partean, Euskal Herri Kiroletaz mintzatuko gira Herri Kirolari Bai edo HKB-ko Andde Arbenoizekin. Hego Eh-an ongi garatuak badira ere, Ipar EH-an gutiago aipatzen dira herri kirolak. Alta Euskaldunen nortasuna eta ohidurak kirol horier lot ditaizke. Argitasunak emanen dauzku Urruñarrak .

