JM Oçafrain : « Ligarako, mementuz ez da hautagai ofizialik !
Ostiral huntako Jokoz Kanpo saioan, pilota eta eskubaloia izan dugu solasgai. Pilotan, Euskal Herriko Ligako biltzar nagusia iragan da joan den igandean, Jean Marc Oçafrain Ligako kidea gurekin izan dugu bai eta Edouard Escutary, kide ohia. Aurten gainera hauteskundeak iraganen dira eta azken 20 urtetako presidente Adrien Caminok kargua uzten du. Mementuz ez da hautagairik.
Eskubaloinean, Donapaleuko taldea aurkeztu digute Antton Arregi eta Julen Tikoipe jokolariek.
>> Deskargatu

