Jerome Kerviel-en auzia
Pantxika Aranbideren goiz berriko aipaldia
Ainitz aipatzen da joan den asteart aratsaldeaz geroz, Jerome Kerviel-en auziaren deliberoa.
3 urteko presondegi zigorrerat eta 4.9 milliar euroren ordaintzerat kondenatua izan da Société Général bankuko langile ohia.
Geroztik, deliberoarekin ados direnak bainan bereziki auzitegiaren kondena harrigarria aurkitzen dutenak entzuten dira.
Beraz, Jerome Kerviel « trader »-aren kondena zuzena ote da ? Ala sistemaren biktima ote da ?

