Federazioa


Ipar Euskal Herriko 4 irratiak elkarturik

1997ko ekainaren 10ean sortu da Euskal Irratiak elkartea. Ipar Euskal Herriko hurbileko euskal irratiak batzen dituen federazio horrek 4 kide dauzka gaur egun : Antxeta irratia (Hendaia) – Gure Irratia (Uztaritze) – Irulegiko irratia (Donibane Garazi) – Xiberoko Botza (Maule).

Podere publikoekilako harremanak segurtatzea eta euskal irratien interesak laguntzea ditu helburutzat Euskal Irratiak federazioak. Bertzalde, eguneroko programazioaren %80a amankomuna proposatzen dute 4 irratiek elkarturik.

Gainerateko %20a tokian tokiko gaiekin osatzen du irrati bakotxak.

Helburu nagusiak :

  • Euskal kostan, barnekaldean edota euskal herritik hurbil kokaturik, tokiko irrati sare horri esker informazioa zabaldu,
  • Uhinetan mintza daitezen belaunaldi guziak, eragile guziak, izan daitezen elkarte, politik, instituzione edo kultur sailetakoak,
  • Lurraldeko zozial, kirol eta kultur animazionetan partaide azkar bat izan nahi,
  • Baserriko biztanleek duten bakartasun sentimendua guttitu, bereziki adinekoentzat,
  • Eztabaidak sustatu : zerbitzu edo elkarte egituretan, sindikatetan, enpresetan, herritarren bizian, ekimenetan ari diren guzien iritziak bildu eta trukatu,
  • Aterabide negoziatuak atzemateko aukerak eman, hunkiak diren egile ezberdinak elkartuz eta entzunez.

Azken xehetasunak :

  • Emankizunak etengabe : egunero (24/24) urte osoan (365/365).
  • Orotara, 31 lagun ari dira lanean federazioan.
  • Buxet orokorra : 1.310.000 euro
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2010(e)ko azaroak 16
euskal irratien zozketagunea
 
  • Ikusi Euska lirratien astearteko programazioa
    otsaila 07, 2012 (Egun osokoa)
    (irratsaioak) (programazioa)
    07:00etan Goiz Berri: Arantza + Joana | Berriak: Pantzo 12:30ean Berriak: Bernadette 18:00etan Tituluak
    09:00etan Tokikoa

    12:45ean On daiziela saioaren segida

    18:30ean Berriak: Kristof eta Olatz + Maite
    10:00etan Kantaire zuzenean 13:00etan ILARGITIK: liburu irakurketa
    19:00etan Laburrak
    11:00etan Tituluak + Goiz Berriren bilduma
    15:00etan Kantu eta musika etengabe 19:05ean Punttuka: Xan
    11:30ean Tokikoa 16:00etan Gazte zaparrada
    20:08an Tokikoa
    12:00etan Tituluak: Bernadette + Aroa + Pub 17:00etan Tituluak + Solasaldia 21:00etan Adi: Panpi
    12:05ean On daiziela: Xan 17:05ean Kantaire (err.) 23:00etan Kantaire (err.)

Eusko Jaurlaritza

eusko jaurlaritza kultura sailaKultura Saila
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Leader Plus

leader plusLeader Plus europar erakundeak emandako dirulaguntzari eskerrak.

 

EEP

Euskararen erakunde publikoaEuskararen Erakunde Publikoak (EEP), interes publikoa duen egiturak, babesten gaitu.