Erramun Martikorena
Sekula modu profesionalean aritu ez bada ere, jarraitzaile asko izan ditu Erramun Martikorenak (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943). Lanbidez laborari eta artzaina izaki, haren kantuak oso lotuta egon dira lurrarekin eta herriarekin. Ipar Euskal Herriko bertsolarien bertsoak eta herri kantuak abestu ditu bereziki, askotan a cappella, bere ahots zoragarriaz baliaturik. Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" kantaren moldaketa ezaguna egin zuen.
>> Deskargatu

