Disturbio
Diskorik grabatu gabe hiru urte eman ondoren, Daños y perjuicios (Baga-Biga) aurkeztu du Disturbio taldeak. Euren laugarren lana da, eta «aurreko diskoaren [Muy tóxico] antzeko musika doinu eta eremuak jorratzen ditu». 11 abesti biltzen ditu lanak, «doinu tinko, gitarra latz eta oinarri sendokoak». Beste behin ere, taldearen «soinu garratz bezain pisutsua» jaso dute lan horretan. Aurreko disko guztietan bezala, Carlos Creator musikariaren laguntza izan dute diskoa grabatzeko. Bilbon ekoitzi dute, Rock Studios estudioan
>> Deskargatu

