"Arabatik arabarat euskaraz": euskararen egoeraz Araban!
« Arabatik arabarat euskaraz » izendatu ditu Euskalzaindiak Jardon 16garren jardunaldiak.
Euskara eta Araba ziren asteburu huntako aipagaiak… Akademiaren sustapen batzordeak usaian euskararen egoera arlo berezi batean aztertzen ditu kari hortarat: euskara eta etorkinak, euskara eta kontsumoa, euskara eta aisialdiak…
Aurtengoan, Arabari interesatu da. Lurralde huntan, euskararen egoera aski berezia izanik, hautu hau egin du eta baliatuko gira egonaldi hunen bilana egiteko gaurkoan…
>> Deskargatu

